XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

147. orrialdeko galderak erantzun ondoren, gai izango zara miriapodoen ezaugarriak aipatzeko.

Egizu ehunzangoaren eta milazangoaren fitxa lehen argazkietako animaliekin egin duzun bezala.

GAIAREN GEHIGARRIAK. ANIMALIAK EZAGUTZEN

Aipatutako sailkapena kaskar samarra bihurtuko zitzaizun agian.

Izan ere, badira ziur aski zuk ongi ezagutzen dituzun eta sailkapenean agertzen ez diren zenbait animalia.

Gehigarri honetan aipatzen ditugu horietako batzuek: - Aktiniak: Itsasoko animaliak ditugu nahiz lore forma eduki.

Beren garroek lore petaloak gogoratzen dizkigute eta kolore deigarritakoak izaten dira.

Gorputza gelatinosoa dute, %90 ura izaten dutelarik.

Aktiniak arrokei tinko heldurik bizi badira ere, badira itsasoan libre ibiltzen direnak ere: marmokak.

Beste batzuk oso gogorrak dira, koralak deitzen zaie.

Animalia bitxi hauen taldeari zelentereoak deritzo.

- Itsas izar eta itsas trikuak ederki asko ezagutzen dituzu, eta izenak dioen bezala itsasoan bakarrik aurkitzen dira.

Bere gorputza bost zati berdinetan sakabanaturik dute eta hanka txiki eta berezi batzuei esker desplazatzen dira.

Beren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat ugalketari dagokiona da.

Gogoratzen al dituzu itsas izarren ugalketa motak?.

Animalia hauek ekinodermo taldearen barruan sartzen dira.

- Belakiak: urtarrak dira, bereziki arroketan itsatsirik aurkitzen direlarik.

Mila zuloz zeharkatuak egoten dira, horien barnetik urak ondo zirkula dezan.

Belakiak zerbaitetarako erabiltzen al ditugu?.

Begira ezazu zure bainugelan.

Hango belakia edo esponja benetako belakiaren hezurdurarekin egina izan daiteke, baina kontuz!, gaur egun etxe askotan egoten direnak sintetikoak izan ohi dira eta.

Animalia hauek osatzen duten taldeari ere izen bera ematen zaio: Belakiak.